10
9
8
7
6
5
4
3
2
1
  • Aurkezpena

    www.onlinezurekin.org webgunearen helburua da ausazko jokoari eta teknologia berriei (Internet, sakelakoak, bideojokoak) buruzko ahalik eta informazio argi eta objektiboena ematea, esparru horietako azken berriak ematea eta baita iritzi publikoa sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ere, baliabide horien gehiegizko erabilerak dakartzan arriskuez jabe daitezen.

online zurekin
APUSTUEN JOKORIK GABEKO EGUNA - Urriak 29 PDF fitxategia Inprimatu

Zerk harrapatzen gaitu? Horixe Apustu-jokorik Gabeko Egunaren aitzakian (urriak 29) hautatu dugun leloa, ludopatiaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatu gaitezen.

Ausazko jokoekiko eta apustu-jokoekiko mendekotasuna gero eta gehiago ematen den portaerazko mendekotasun bilakatu da. Gutxi gorabehera, 40.000 dira jokoarekin arazoak dituzten euskaldunak. Gazteen artean ematen den prebalentzia-mailak helduen artean ematen dena bikoizten duela uste da. Interneten ondorioz, adinez txikikoek eta gazteek jokoari ematen dioten erabilerari buruzko kezka piztu da, batez ere, kirol-apustuei, kasino birtualei eta pokerrari dagokienez.

Gaixotasun isil modura ezagutzen da, izan ere, eragindako pertsonen artean eta haren familiaren barnean lotsa sentimendu handia sortzen da eta, horren ondorioz, ahalegin guztiak egiten dituzte arazoa ezkutatzeko, egoera horrek oinaze handia sortu arren.

Jokoarekiko mendekotasunarekin batera bestelako mendekotasun batzuk ere etor daitezke: erosketak, substantziak (alkohola, tabakoa, kanabisa, kokaina), teknologia (internet, bideojokoak,
mugikorrak). Era berean, beste mendekotasun batzuk dituzten pertsona batzuen kasuan, jokoarekiko mendekotasuna gaineratzea ere arrunta da. Gero eta sarriago ematen da mendekotasun-aniztasuna.

Zer du jokoak erakargarri

Erakarpen handiena gustura aritzen garela da: dibertitu egiten gara, une atsegina igarotzen dugu jolasten ari garenean, entretenitu egiten gaitu, lagungarri zaigu asperdura saihesteko,...Sorrarazten dizkigun sentsazioak ere erakargarri zaizkigu: plazera, erlaxatuta egotea, tentsioan egotea, eragiten duen bat-bateko aldarte igoera,...

Gainera, jokoak arriskuaren faktorea ere badu, are erakargarriago egiten duena. Jakina, diruak emozio handiagoa ematen diola ahantzi gabe.

Jokoarekin arazoak dituzten pertsonek ihesbide gisa, errutina hausteko modu gisa edota bizitzari emozio gehigarri bat emateko erabiltzen dutela nabarmen dezakegu.

Abisu-seinaleak

Jokoa jarduera arrunt gisa ikusten da, pertsonaren ongizatearentzat onura handiak ematen dituena. Erabilera desegokia da arazoa ekar dezakeena. Hauek lirateke abisu-seinaleak:

  • Dagoeneko ez nau dibertitzen jokatzeak.
  • Jokatu ostean errudun sentitzen naiz.
  • Jokoa dut buruan etengabe, dirua nola lortu.
  • Bakarrik nagoenean jokatzen dut edo jokatzeko bakardadea bilatzen dut.
  • Jokatzen dudala ezkutatzeko gezurretan aritzen naiz etengabe.
  • Etxean jokoaren eta diruaren inguruan eztabaidak izaten dira.
  • Lagunengandik urruntzen ari naiz.
  • Jokorako erabiltzen dudan dirua gero eta gehiago da eta, zenbaitetan, etxera, jakira edota arropara bideratutako dirua xahutzen dut.
  • Jokoa nire bizitzaren epizentro bilakatu da.

Gera zaitez apur bat gogoeta egiteko. Seinale horietakoren batekin identifikatzen bazara edo egoera hori bizitzen ari den pertsonaren bat ezagutzen baduzu, INFORMA ZAITEZ:

ASAJER - Araba Jenerala kalea 25, 1. esk. - 01005 Gasteiz
Telefonoak: 945140468 • 945234990 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / www.asajer.org

PDF DESKARGA

 
JARDUNALDIA - Jokoarekiko mendekotasunaren eta beste mendekotasun batzuk PDF fitxategia Inprimatu

Zer harrapatzen gaitu?

JARDUNALDIA - 2013-ko urriak 26, larunbata
Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea. 2. Solairua 09:30tik 13:30era.


AURKEZPENA

Portaerazko menpekotasunek gero eta garrantzi gehiago dute mendekotasunen esparruan. Ausazko jokoekiko eta apustuekiko mendekotasuna da gehien hedatzen ari dena. Dena den, badira gero eta gehiago agertzen ari diren beste mendekotasun mota batzuk, besteak beste, erosketekiko, sexuarekiko edota teknologiarekiko mendekotasunak.

Gero eta ohikoagoa da mendekotasun anitzak dituzten pertsonak topatzea. Esate baterako, ludopata batzuek gehiegikeriaz erabiltzen dituzte hainbat substantzia (tabakoa, alkohola, kokaina, kanabisa, etab.).

Halaber, batez ere gazteen artean, gero eta ohikoagoa da teknologiak jokorako sarbide gisa erabiltzea. Gainera, teknologien erabilera okerraren ondorioz, beste mendekotasun batzuk sortzen dira, sare-mendekotasun izendatzen direnak.

Jardunaldi honetan gai horien inguruan eta lotura duten beste gai batzuen inguruan gogoeta egin nahi dugu. Galdena hau erantzun nahi genuke: "Zerk harrapatzen gaitu?”!

 

Jardunaldiko programa

09:30·10:00 Jardunaldiaren eta hizlariaren aurkezpena.
10:00·12:00 Hitzaldia "Zerk harrapatzen gaitu? /Modu berriak, mendekotasun berriak". Ana Estevez Gutierrez andrea. Doktore psikologian. Deustuko Unibertsitateko Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak Saileko irakaslea. lkertzailea substantziarik gabeko mendekotasunaren esparruan.
12:00·13:00 Taldekako lana.
13:00·13:30 Jardunaldiaren ondorioak.

HARTZAILEAK: Kolektibo sozialak, mendekotasunaren esparruan lan egiten duten profesionalak eta edozein herritar.
DOAKO JARDUERA. Ezinbestekoa da Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikoan izena ematea (urriak 21 baino lehenago). Bertan izen-bizenak, harremanetarako telefonoa, posta elektronikoa, lanbidea eta kolektiboa adierazi behar dira.

lnformazio gehiago nahi izatera, ASAJER elkartearekin jar zaitezke harremanetan telefono hauetara:
945 140 468 • 945 234 990 edo helbide honetan: Araba Jenerala 25-1. eskuina. 01005. Gasteiz.

 
ZK.21 ALDIZKARIA (Ludopatia eta Osasun Mentala) PDF fitxategia Inprimatu

AURKIBIDEA Zk.21 UZTAILA 2013
Ludopatia eta Osasun Mentala

Artikulua “Ludopatia eta Osasun Mentala”
Elkarrizketa
“Miguel Gutierrez Fraile“
Arazoa duen pertsona baten testigantza
Hiritarren erantzuna
“Ludopatia eta Osasun Mentala”
Gomendioak
“Gomendatutako liburua eta DVDa”

ZK.21 ALDIZKARIA DESKARGA
 
CIBERBULLYING GURASOENTZAKO GIDA PDF fitxategia Inprimatu

CIBERBULLYING. GURASOEK ZER DAKIGU HORRETAZ?

ZER DA?

Modu iraunkor eta errepikatuan gertatzen den berdinen arteko tratu txarra, gehienetan pertsona helduen ikusteeremutik urrun, eta pertsonari min emateko asmoz
gauzatua.

ZEINTZU DIRA BULLYINGAREN EZAUGARRIAK?

Biktima bat egoten da, pertsona baten edo pertsonatalde baten erasoa jasotzen duena. Pertsona indartsu eta ahulenaren artean desoreka egoten da botereari dagokionez. Ekintza edo ekintzak behin eta berriz gertatzen dira, denbora luzean eta modu errepikatuan.

BULLYING-MOTAK

• FISIKOA - kolpeak, bultzadak, ostikoak, kokotekoak, etab. Zeharka: lapurtzea, biktimaren objektuak puskatzea, haren gauzak ezkutatzea, etab.
• AHOZKOA - irainak, ezizenak, beste pertsona batzuen aurrean gutxiestea, etab.
• SOZIALA - Pertsona jazarria gainerako taldekideengandik aparte uzteko asmoa dago (zerbait esaten duenean ez erantzutea, hari hitzik ez zuzentzea, aisialdiko jardueretan edo ekintza akademikoetan partaidetza ukatzea, bere ondoan ez esertzea, lagunak harekin ez egoteko limurtzea, zurrumurruak hedatzea, etab.)
• PSIKOLOGIKOA- pertsonaren autoestimua kaltetzeko asmoz iraintzea, beldurra sentiaraztea, umiliatzea, etab.
• JAZARPEN ARRAZISTA
• SEXU-JAZARPENA - Biktima umiliatua sentitzen da.
• BULLYING BIRTUALA- CIBERJAZARPENA EDO
CIBERBULLYING - teknologia berriak erabiliz kikilaraztea litzateke.

- PDF GIDA Deskargatu

 
CIBERBULLYING Nerabeentzako gida PDF fitxategia Inprimatu

CIBERBULLYING Nola prebenitu, nola aurre egin

Adierazi nahi dut ciberbullyinga prebenitu egin daitekeela, baldin eta guztiok arduraz jokatzen badugu sarean:

• Ez bidali zurrumurru faltsurik
• Ez iraindu inor eta ez egin beste inori min eman diezaiokeen aipurik.
• Ez partekatu beste pertsona batzuen informazio pertsonala haien baimenik izan gabe.
• Inorekin arazorik baduzu, aurrez aurre hitz egin eta ez sarean ezkutuan jokatuz.
• Besteek zu tratatzea nahi zenukeen moduan tratatu zuk ere besteak.
• Laguntza behar duen inor badago, lagun iezaiozu. Hala, zuk laguntza behar duzunean, lagundu egingo zaitu.
• Ez bidali zure irudi pribaturik (argazkiak, bideoak, etab.) sarean. Ez dakizu nork izan dezakeen haiek hartzeko aukera.
• Sarean deseroso sentiarazten zaituen zerbait gertatuz gero, lagun zaitzakeen norbaitekin hitz egin.

- PDF GIDA Deskargatu


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL