10
9
8
7
6
5
4
3
2
1
  • Aurkezpena

    www.onlinezurekin.org webgunearen helburua da ausazko jokoari eta teknologia berriei (Internet, sakelakoak, bideojokoak) buruzko ahalik eta informazio argi eta objektiboena ematea, esparru horietako azken berriak ematea eta baita iritzi publikoa sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ere, baliabide horien gehiegizko erabilerak dakartzan arriskuez jabe daitezen.

online zurekin
ZK.20 ALDIZKARIA (Ludopatia eta Genero Indarkeria) PDF fitxategia Inprimatu

AURKIBIDEA Zk.20
Ludopatia eta Genero Indarkeria

Artikulua “Ludopatia eta indarkeria”
Elkarrizketa “Paz de Corral”
Arazoa duen pertsona baten testigantza “Elkarrizketa Mariari”
Hiritarren erantzuna “Ludopatian genero-indarkeria”
Baliabideak “Genero-indarkeriako emakume biktimak”
Gomendioak “Gomendatutako liburua eta DVDa”
Iritziak “Beldur Barik”

ZK.20 ALDIZKARIA DESKARGA
 
Jokorik Gabeko Eguna PDF fitxategia Inprimatu

Urriaren 29an Jokorik Gabeko Eguna ospatzen da estatuan. Larria izan arren, behar beste aintzatesten ez den arazo bat aldarrikatu nahi da.

2012. urtean Elkarteak joko arduratsuaren inguruan ardaztu nahi izan du mezua: hainbat baldintza kontuan hartuz, zilegi da ausazko jokoen neurri gabeko kontsumorik egin gabe jokatzea.

Urriaren 29an ASAJER elkarteak informazio-mahai bat paratu zuen Boulevard merkataritza-gunean. Horrela, herritarrek gaiari buruzko informazioa jasotzeko eta harekin lotutako kontsultak egiteko aukera izan zuten egun guztian zehar.

Halaber, ekimen hori irrati-uhinen bidez hedatzeko saiakera egin genuen. Horretarako, hainbat irrati-ziri emititu ziren Arabako tokiko eta landa-zonaldeko irratietan.

 
ZK.19 ALDIZKARIA (apirila-maiatza-ekaina) PDF fitxategia Inprimatu

AURKIBIDEA

  • Artikulua “Mendekotasun guztiak berdinak al dira?”
  • Elkarrizketa “Joseba Zabala”
  • Hiritarren erantzuna “Mendekotasunak”
  • Baliabideak “Zer diozu”
  • Balorazioak “Hiruhileko onena eta txarrena”
  • Gomendioak “Gomendatutako liburua eta DVDa”
  • Iritziak ˝Iradokizuna edota iritzien postontzia”
Descargar Revista Nº:19
 
Gure seme-alabak sare sozialetan Gurasoek zer dakigu horretaz? PDF fitxategia Inprimatu

redes sociales

Zer dira gizarte-sareak?

Internetek eskaintzen dituen espazioak dira, non
hainbat pertsona erregistra daitezkeen. Harremanak
mantendu eta berriak egin, laguntasuna, interesak, zaletasunak,
argazkiak, ekimenak edota iritziak partekatu;
horiexek gizarte-sareen helburuetako batzuk.

Zergatik dira horren erakargarriak gaztetxoentzat?

Hainbat arrazoi daude, besteak beste:

  • Gizarte-sareei esker gaztetxoak etengabeko harremanean daude (kontuan izan behar da berdinen arteko taldeek zer-nolako garrantzia duten adin jakin batzuetan), edozein unetan eta inolako araurik jarraitu beharrik gabe. Edozein leku eta unetan konekta daiteke eta, gero eta gehiago telefono eramangarriaren bidez.
  • Gaztetxoek parte hartu egiten dute eta berezko edukia sortzen dute: ekitaldiak sortzen dituzte, oharrak uzten dituzte beste pertsona batzuen guneetan, argazkiak edota bideoak igotzen dituzte, etab.
  • Mezuak, bideoak edota argazkiak parteka ditzakete.
  • Beren gizarte-bizitza antolatzen dute.
  • Interesgarri zaien talde batean parte hartu edo kausa baten alde egin dezakete.
  • Beste pertsona batzuekin online moduan joka dezakete.

Mundu hori ongi ezagutzen dutela sentitzen dute eta haren funtzionamendua kontrolpean dutela. Horrek interesa areagotzen die.

PDF Deskargatu

 

 
GIZARTE SAREAK: Nerabeentzako erabilera onerako gida PDF fitxategia Inprimatu

AURKEZPENA

Andoni eta Nekane gara. 15 eta 14 urte ditugu, hurrenez hurren. Internet eta gizarte-sareei buruzko zenbait gauza kontatu nahi dizkizuegu, interesgarriak
izango zaizkizuenak, zalantzarik gabe.

Internet da gure teknologia gustukoena, badakizu zergatik? Gauza dibertigarriak egin ditzakegulako: txateatu, jolastu, musika entzun, filmak jaitsi, argazkiak eta bideoak igo eta partekatu.

Halaber, gure hiritik urrun bizi diren lagun eta senitartekoekin komunika gaitezke. Informazio asko aurki dezakegu laster batean, eta oso erosoa da etxetik atera gabe lan bat egin, erosketak egin, jolasean ibili, gure lagunekin hitz egin eta gure gauzen inguruan solastatzeko.

Gainera, inork ez gaitu ikusi edo ezagutzen, guk hautatzen ditugun haiek soilik.

PDF GIDA Deskargatu

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL