10
9
8
7
6
5
4
3
2
1
  • Aurkezpena

    www.onlinezurekin.org webgunearen helburua da ausazko jokoari eta teknologia berriei (Internet, sakelakoak, bideojokoak) buruzko ahalik eta informazio argi eta objektiboena ematea, esparru horietako azken berriak ematea eta baita iritzi publikoa sentsibilizatzea eta kontzientziatzea ere, baliabide horien gehiegizko erabilerak dakartzan arriskuez jabe daitezen.

Asajer os desea unas Felices Fiestas

online zurekin
GIZARTE SAREAK: Nerabeentzako erabilera onerako gida PDF fitxategia Inprimatu

AURKEZPENA

Andoni eta Nekane gara. 15 eta 14 urte ditugu, hurrenez hurren. Internet eta gizarte-sareei buruzko zenbait gauza kontatu nahi dizkizuegu, interesgarriak
izango zaizkizuenak, zalantzarik gabe.

Internet da gure teknologia gustukoena, badakizu zergatik? Gauza dibertigarriak egin ditzakegulako: txateatu, jolastu, musika entzun, filmak jaitsi, argazkiak eta bideoak igo eta partekatu.

Halaber, gure hiritik urrun bizi diren lagun eta senitartekoekin komunika gaitezke. Informazio asko aurki dezakegu laster batean, eta oso erosoa da etxetik atera gabe lan bat egin, erosketak egin, jolasean ibili, gure lagunekin hitz egin eta gure gauzen inguruan solastatzeko.

Gainera, inork ez gaitu ikusi edo ezagutzen, guk hautatzen ditugun haiek soilik.

PDF GIDA Deskargatu

 

 
ENTERA2 EGITARAUA PDF fitxategia Inprimatu

ENTERA2 "Internet zuzen erabiltzea". Norentzat: 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak.

 
ZK.18 ALDIZKARIA (urtarrila-otsaila-martxoa) PDF fitxategia Inprimatu

AURKIBIDEA

    Artikulua “Euskal Herriko Autonomia erkidegoko 2011-2015 mendekotasunaren VI. plana onartu da”
    EAE-ko mendekotasunaren VI. plana eta Joko Patologikoa
    Arazoa duen pertsona baten testigantza
    “Ludopatiak sorrarazten duen errealitate etsigarria”
    Hiritarren erantzuna
    “Substantziarik gabeko mendekotasunak”
    Hiriko eta probintziako baliabideak
    “Droga-mendekotasunaren prebentziorako zerbitzua”
    Balorazioak
    “Hiruhileko onena eta txarrena”
    Gomendioak
    “Gomendatutako liburua eta DVDa”
    Iritziak

ZK.18 ALDIZKARI Deskargatu

 
GAZTEAK, ZORIA ETA APUSTUAK PDF fitxategia Inprimatu

Jokoarekin entretenitu eta dibertitu egiten gara, harremanak egiten ikasten dugu, gure sormena garatzen dugu eta sentitzen duguna azaltzen ikasten dugu. Zenbaitetan, jokoak emozio gehiago izan dezan, hainbat elementu sartzen ditugu; esate baterako, apustua, patua eta arriskua. Halako joko-motak Ausazko joko izendatzen dira.

Ausazko jokoak eta gazteak

Gaur egun oso zabala da jokorako eskaintza. Gustu guztietarako jokoak daude. Makina txanponjaleak, kirol-apustuak, loteriak, kasinoak eta pokerra dira gazteei erakargarrien zaizkien jokoak.

Honatx jokoarekiko erakargarritasun hori izateko zenbait arrazoi:

  • Dirua errez irabaztea.
  • Helduago sentitzea. Ausazko jokoak helduei zuzendutako jokoak dira. Legeak ez du baimentzen adinez txikikoak halako jokoetan ibil daitezen.
  • Jakin-mina. Orokorki, interesa eta jakin-mina izaten dugu ezezaguna zaigunaren aurrean.
  • Emozio berriak izateko eta ezohiko zerbait egiteko asmoa. Zenbait mutikori ez zaie erakargarri suertatzen alkoholaren edo bestelako substantzien kontsumoa. Horregatik, drogaren munduarekin zerikusirik ez duten bestelako gauza batzuk probatu nahi dituzte.
  • Kontsumismoa. Oso kontsumista handiak diren neska-mutikoak daude eta horretarako dirua behar da. Egoera horren ondorioz, diru asko erabiltzen dute eta nahi duten hartan xahutzen dute diru hori: jokoa, arropa, musika, irteerak…

PDF deskarga

Gehiago irakurri...
 
ZK.17 ALDIZKARIA (Urria-Azaroa-Abendua) PDF fitxategia Inprimatu

AURKIBIDEA

  • Artikulua “Jokoaren Lege berria onartu da, lehen aldiz 'online' apustuak arautuko dituena”
  • Euskadiko apustu-enpresek beren jarduera Internet baliatuz burutu ahal izango dute Barne Ministerioaren araudi berriaren arabera
  • Arazoa duen pertsona baten testigantza
  • Hiritarren erantzuna “Online jokoa”
  • Hiriko eta probintziako baliabideak “Segurtasuna Interneten gida”
  • Balorazioak “Hiruhileko onena eta txarrena”
  • Gomendioak “Gomendatutako liburua eta DVDa”
  • Iritziak ˝Komikien lehiaketa”


DZK.17 ALDIZKARI Deskargatu

 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL