Administrator-k idatzia
|
Asteartea, 2010(e)ko apirila(r)en 20-(e)an 16:29etan |
Laguntza emateko taldea ausazko jokoak neurriz gaindi erabiltzen eta/edo horiekiko mendekotasuna duten pertsonen arteko topagunea da, eta bere helburu nagusia arazoaz jabe daitezen laguntzea da, behin betikoz jokatzeari uzteko funtsezkoa baita.
BERARIAZKO HELBURUAK:
- Informazioa: Ludopatia Zer den, bere Prozesua, Garapen Faseak, Sintomak, Ondorioak.
- Ludopatia bizioa, arazoa, gaixotasuna, mendekotasuna... den argitzea.
- Ludopatiaren tratamendua: zeri heldu behar zaion, tratamendu motak, zertan datzan elkartearen tratamendua...
- Berrerortzeen prebentzioa: zer den berrerortzea, nola prebenitu, zein diren arrisku-faktoreak, nola gainditu edo aurre egin.
- Jokatzeari uzteko jarraibideak.
- Arazoaren aurrean izan beharreko jarrera eta familiek eta gizarteak nola jokatu behar duten.
- Jokoaren egoerari eta horri loturiko faktoreei aurre egiteko baliabideak eta tresnak.
- Bestelako mendekotasunak: alkohola, drogak, teknologia berriak...
- Erlazionatutako nahasteak: Antsietatea, Depresioa...
- Arrisku-faktoreak: Nola antzeman eta tratatu.
- Gizarteratzea: Lana, Familia, Aisialdia, Lagunartea.
NORENTZAT:
- Jokoarekin arazo bat dutela onartu eta arazo hori konpontzeko laguntza behar duten pertsonentzat.
- Jokatzeari uzten saiatu eta porrot egin duten pertsonentzat.
- Jokoa neurriz gaindi erabili edo horiekiko mendekotasun egoeran dauden eta kontzientziazio talde bila dabiltzan pertsonentzat.
EZAUGARRIAK:
KOPURUA: 10-12 lagun. IRAUPENA: Taldeak ez du iraupen jakin bat, baina bai kideak bertan egongo diren denborak. MAIZTASUNA: astean 1. EGUNAK ETA ORDUTEGIA: Asteartean, arratsaldeko 5 eta erdietatik 7ak arte – Ostiralean, arratsaldeko 7etatik 8 eta erdiak arte. KOORDINAZIO LANA: Emakumezko psikologo baten ardurapean. GOMENDATUTAKO DENBORA: Urtebete, beti ere bertaratzea erregularra eta bilakaera behar bezalakoa direnean.
TALDEAK BETE BEHARREKO ARAUAK DITU
|