Materialak | Gure seme-alabak sare sozialetan Gurasoek zer dakigu horretaz?
Gure seme-alabak sare sozialetan Gurasoek zer dakigu horretaz? PDF fitxategia Inprimatu
asajer-k idatzia   
Asteartea, 2012(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 16:35etan

redes sociales

Zer dira gizarte-sareak?

Internetek eskaintzen dituen espazioak dira, non
hainbat pertsona erregistra daitezkeen. Harremanak
mantendu eta berriak egin, laguntasuna, interesak, zaletasunak,
argazkiak, ekimenak edota iritziak partekatu;
horiexek gizarte-sareen helburuetako batzuk.

Zergatik dira horren erakargarriak gaztetxoentzat?

Hainbat arrazoi daude, besteak beste:

  • Gizarte-sareei esker gaztetxoak etengabeko harremanean daude (kontuan izan behar da berdinen arteko taldeek zer-nolako garrantzia duten adin jakin batzuetan), edozein unetan eta inolako araurik jarraitu beharrik gabe. Edozein leku eta unetan konekta daiteke eta, gero eta gehiago telefono eramangarriaren bidez.
  • Gaztetxoek parte hartu egiten dute eta berezko edukia sortzen dute: ekitaldiak sortzen dituzte, oharrak uzten dituzte beste pertsona batzuen guneetan, argazkiak edota bideoak igotzen dituzte, etab.
  • Mezuak, bideoak edota argazkiak parteka ditzakete.
  • Beren gizarte-bizitza antolatzen dute.
  • Interesgarri zaien talde batean parte hartu edo kausa baten alde egin dezakete.
  • Beste pertsona batzuekin online moduan joka dezakete.

Mundu hori ongi ezagutzen dutela sentitzen dute eta haren funtzionamendua kontrolpean dutela. Horrek interesa areagotzen die.

PDF Deskargatu

 

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2012(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 17:37etan