Materialak | APUSTUEN JOKORIK GABEKO EGUNA - Urriak 29
APUSTUEN JOKORIK GABEKO EGUNA - Urriak 29 PDF fitxategia Inprimatu
asajer-k idatzia   
Osteguna, 2013(e)ko urria(r)en 24-(e)an 08:35etan

Zerk harrapatzen gaitu? Horixe Apustu-jokorik Gabeko Egunaren aitzakian (urriak 29) hautatu dugun leloa, ludopatiaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatu gaitezen.

Ausazko jokoekiko eta apustu-jokoekiko mendekotasuna gero eta gehiago ematen den portaerazko mendekotasun bilakatu da. Gutxi gorabehera, 40.000 dira jokoarekin arazoak dituzten euskaldunak. Gazteen artean ematen den prebalentzia-mailak helduen artean ematen dena bikoizten duela uste da. Interneten ondorioz, adinez txikikoek eta gazteek jokoari ematen dioten erabilerari buruzko kezka piztu da, batez ere, kirol-apustuei, kasino birtualei eta pokerrari dagokienez.

Gaixotasun isil modura ezagutzen da, izan ere, eragindako pertsonen artean eta haren familiaren barnean lotsa sentimendu handia sortzen da eta, horren ondorioz, ahalegin guztiak egiten dituzte arazoa ezkutatzeko, egoera horrek oinaze handia sortu arren.

Jokoarekiko mendekotasunarekin batera bestelako mendekotasun batzuk ere etor daitezke: erosketak, substantziak (alkohola, tabakoa, kanabisa, kokaina), teknologia (internet, bideojokoak,
mugikorrak). Era berean, beste mendekotasun batzuk dituzten pertsona batzuen kasuan, jokoarekiko mendekotasuna gaineratzea ere arrunta da. Gero eta sarriago ematen da mendekotasun-aniztasuna.

Zer du jokoak erakargarri

Erakarpen handiena gustura aritzen garela da: dibertitu egiten gara, une atsegina igarotzen dugu jolasten ari garenean, entretenitu egiten gaitu, lagungarri zaigu asperdura saihesteko,...Sorrarazten dizkigun sentsazioak ere erakargarri zaizkigu: plazera, erlaxatuta egotea, tentsioan egotea, eragiten duen bat-bateko aldarte igoera,...

Gainera, jokoak arriskuaren faktorea ere badu, are erakargarriago egiten duena. Jakina, diruak emozio handiagoa ematen diola ahantzi gabe.

Jokoarekin arazoak dituzten pertsonek ihesbide gisa, errutina hausteko modu gisa edota bizitzari emozio gehigarri bat emateko erabiltzen dutela nabarmen dezakegu.

Abisu-seinaleak

Jokoa jarduera arrunt gisa ikusten da, pertsonaren ongizatearentzat onura handiak ematen dituena. Erabilera desegokia da arazoa ekar dezakeena. Hauek lirateke abisu-seinaleak:

  • Dagoeneko ez nau dibertitzen jokatzeak.
  • Jokatu ostean errudun sentitzen naiz.
  • Jokoa dut buruan etengabe, dirua nola lortu.
  • Bakarrik nagoenean jokatzen dut edo jokatzeko bakardadea bilatzen dut.
  • Jokatzen dudala ezkutatzeko gezurretan aritzen naiz etengabe.
  • Etxean jokoaren eta diruaren inguruan eztabaidak izaten dira.
  • Lagunengandik urruntzen ari naiz.
  • Jokorako erabiltzen dudan dirua gero eta gehiago da eta, zenbaitetan, etxera, jakira edota arropara bideratutako dirua xahutzen dut.
  • Jokoa nire bizitzaren epizentro bilakatu da.

Gera zaitez apur bat gogoeta egiteko. Seinale horietakoren batekin identifikatzen bazara edo egoera hori bizitzen ari den pertsonaren bat ezagutzen baduzu, INFORMA ZAITEZ:

ASAJER - Araba Jenerala kalea 25, 1. esk. - 01005 Gasteiz
Telefonoak: 945140468 • 945234990 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / www.asajer.org

PDF DESKARGA

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2013(e)ko urria(r)en 24-(e)an 08:57etan