INFORMAZIOA | Juegos de apuestas | ON LINE JOKATU ARDURAZ
ON LINE JOKATU ARDURAZ PDF fitxategia Inprimatu
asajer-k idatzia   
Ostirala, 2014(e)ko otsaila(r)en 14-(e)an 17:14etan

2014ko otsailak 17. Joko arduratsuaren eguna

ON LINE JOKATU ARDURAZ

Joko arduratsuaren egunaren jatorria 2008. urtean dago. Orduan antolatu zen lehen aldiz European Gaming and Betting Association (EGBA) elkarteak antolatuta. Otsailaren 17an ospatzen da.
Helburu nagusia erkidegoko araudiari buruzko elkarrizketa sustatzea da, joko arduratsuaren mezua irisarazteko hainbat kontzientziazio-kanpaina burutzeaz gain. Prebentzioa bi mailatan kokatzen da:

Lehen mailako prebentzioa: Ausazko jokoarekin lotuta, osasuna sustatzean datza, joko arduratsua hedatuz.
Bigarren mailako prebentzioa: Detekzio goiztiarra, orientabidea, jokoak dakartzan arazoek eragindako kalteak murriztea eta senideei zuzendutako aholkularitza lantzen dira.

JOKO ARDURATSUAREN ARAUAK

  • Jokorako denbora jakin bat finkatzea eta, behin denbora hori igarota, jokoa uztea, galdu zein irabazi.
  • Galtzen jakitea eta beti ezin dela irabazi pentsatzea.
  • Bizitzeko beharrezkoa den diruaz ez dugu jokatuko eta, are gutxiago, inork utzitako edo kredituan eskatutako diruaz, izan ere, ezinezkoa izango zaigu zenbat jokatzen ari garen kalkulatzea.
  • Ez dugu pentsatu behar jokoak senideak edota lagunak ordezka ditzakeela; ez gaitzala bizitza asebetegarria eta familiarra bizitzea ekidin.
  • Jokatzen ari garenean ez gara dagoeneko galdu dugun dirua berreskuratzeko irrikaz aritu behar, ez dugu muga hori jarriko.
  • Ez bilatu jokoan gure arazoen, etsipenen edota beldurren irtenbidea.
Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2014(e)ko otsaila(r)en 18-(e)an 09:57etan