Prebentzioa | KANPAINA: ETA ZUK, ... IKUSTEN NAUZU?
KANPAINA: ETA ZUK, ... IKUSTEN NAUZU? PDF fitxategia Inprimatu
asajer-k idatzia   
Asteartea, 2015(e)ko urria(r)en 20-(e)an 17:15etan

"Elkartera bertaratzen den emakumea eragindako gizonezko baten ama, adiskidea, emaztea, laguna, neskalaguna edota arreba izaten da. Kasu gehienetan haren osatze-prozesuan parte hartuko du, bidelagun izango du zailtasunez beteriko bidean. Gainera, emakume horrek bere sentimenduak, emozioak, zalantzak eta beldurrak ere landu beharko ditu.

Baina bada ausazko jokoarekin, diruarekin eta apustuarekin arazoak dituen emakumea ere, egunero jokatu eta galtzen duelarik sufritzen ari dena, makina, kartoi eta, zergatik ez, mugikorraren edota ordenagailuaren aurrean orduak ematen ez dituenean, jokoan, lana ahantziz eta familia alde batera utziz, eguna biribila ez dela iruditzen zaiona; bada emakume hori... EZ DA ELKARTERA BERTARATZEN

Baina..., gizartea gai ote da hori ikusteko? Gauza “bera” al dira arazoak dituen emakume jokalaria eta arazoak dituen gizon jokalaria? Emakumeari babesa ematen al zaio, gizonari ematen zaion moduan? Ez dezagun begirada aldendu “ia ikusezina” izan arren hor dagoen egoera baten aurrean: beren adikzioa alde batera uzteko bakarkako borrokan murgildu behar izaten diren eragindako emakumeen egoera".

 

PDF DESKARGA

 

Azken eguneratzea hemen: Asteazkena, 2015(e)ko urria(r)en 21-(e)an 10:43etan