INFORMAZIOA | Juegos de apuestas | JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2017KO OTSAILAREN 17A
JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2017KO OTSAILAREN 17A PDF fitxategia Inprimatu
asajer-k idatzia   
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 08:19etan

2008an sortu zen; jokoaren balore etikoak indartzea eta jokoen erabilera okerragatik edo gehiegikeriagatik sortzen diren arazoei aurre egitea du helburu.

Jolasteko aukerak modu arrazional eta zentzuzkoan erabakitzea da Joko Arduratsua; aintzat hartuko dira jolasten den pertsonaren egoera eta norberaren baldintzak, eta jokoa ezingo da arazo bihurtu. Joko Arduratsurako, pertsona kontsumitzaileek egoki informatu eta hezi ondoren hartu beharko dute jolasteko erabakia; helburu bakarra entretenitzea, ondo pasatzea izango da, eta jokoan jartzen denaren balioak ezingo du inoiz gainditu pertsona horrek jokatu ahal duen kopurua.

Joko Arduratsua aisialdirako eta ondo pasatzeko jarduera bat da, ez du inoiz gizarte-betebeharretan, behar profesionaletan edo familia-betebeharretan eraginik izango.

ARDURAZ NOLA JOLASTU:

  1. Jolastu ondo pasatzeko, ez dirua irabazteko edo arazoetatik ihes egiteko.
  2. Ez izan galdutakoa berreskuratzea helburu edo ez saiatu hori lortzen.
  3. Jolastu ondo pasatzeko, irabazten baduzu, disfrutatu, baina galtzeko aukera ere aintzat hartu.
  4. Ez eskatu beste bati dirua jolasteko.
  5. Ondo pasatzeko erabiltzea erabakita zenuen diru-kopurua baino ez jolastu. Ez erabili inoiz gastu finkoetarako (adibidez, janaria, garraioa...) ohiz erabiltzen duzun dirua.
  6. Krisialdi emozionaletan norberaren kontrola murrizten da: saiatu halako uneetan ez jolasten.
  7. Ez utzi jokoak familiekiko edo adiskideekiko harremanetan eragin dezan.
  8. Finkatu zenbat denbora eta diru jolastuko zaren.
  9. Joko neurtu bakarra joko dibertigarria da.

ASAJER elkarteak Joko Arduratsuaren Nazioarteko Egunean nerabe eta gazteengan jarriko du arreta.

Zenbait ikerketaren arabera, gutxi gorabehera biztanleen % 2k arazoak ditu apustu-jokoekin edo mendetasuna izateko arriskuan dago.

Gazteei buruz ditugun datuen arabera, ausazko jokoekin, diruarekin edo apustuekin (batez ere azken horrekin) arazoak dituzten pertsonen batez besteko adinari dagokionez, gero eta gazteagoak dira. 15 eta 17 urte bitarteko nerabeen % 2,5ek du apustu-jokoekiko mendetasuna izateko arriskua.

Egun, gero eta 18 eta 25 urte bitarteko gazte gehiago etortzen dira galdetzera, eta jokabide arriskutsuekin hasi dituzten adingabeen kopurua ere handiagoa da.

Ezin dugu online jokoa ahaztu, oso nabarmenki handitzen ari baita jarduera hori. Online jokoekiko kontrol-arazoak dituzten pertsonen kontsultak oso gutxi ziren lehen, baina kontsultarako bigarren arrazoi bihurtu dira egun. Gazteak dira joko-modalitate horrekin eragindako talde nagusia.

“Zeure jokoa kontrolatu. Zeure buruaren alde egin" leloarekin, ASAJERren asmoa da gazteek egiten duten jokoaren erabileraren inguruan sentsibilizatzea, erabilera hori normalizatu baita. Horren ondorioz, gero eta gazte gehiagok dituzte arazoak. Elkartearen helburua da pertsona gazteei erakustea garrantzitsua dela Joko Kontrolatua egitea, euren burua arriskuan jarri gabe jolastea.

ARGIBIDE GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO: 945 140 468 / 945 234 990

Azken eguneratzea hemen: Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 08:31etan