Prebentzioa | JOKORIK GABEKO EGUNEKO MANIFESTUA (2018ko urriak 29)
JOKORIK GABEKO EGUNEKO MANIFESTUA (2018ko urriak 29) PDF fitxategia Inprimatu
asajer-k idatzia   
Asteartea, 2018(e)ko azaroa(r)en 13-(e)an 09:17etan

 

FAMILIA, BABES-FAKTOREA AUSAZKO JOKOEKIN ETA APUSTUEKIN LOTUTAKO PORTAERA ARRISKUTSUEN AURREAN

Gurasoak funtsezkoak dira arriskutsutzat jotako portaerak garaiz prebenitzeari dagokionez. Hori horrela da beren seme-alaben garapenean, harremanak finkatzeko moduan, beste pertsona batzuekin elkarrekintzan izateko moduan, emozioak adierazteko moduan edota gatazkei aurre egin eta ebazteko moduan duten eragina dela medio.

Ausazko jokoei eta apustuei dagokienez, garrantzitsua da joko-portaeren aurrean agertzen duten jarrera eta, noski, harekiko azaltzen duten portaera. Ausazko jokoen eta apustuen eta adin txikiko pertsonen aurrean zero tolerantzia agertzea elementu garrantzitsua da etorkizunean balizko arazoak prebenitzeko.

Funtsezkoa da gurasoak prebentziorako eragile modura duten zereginaren inguruan sentsibilizatzea, familiaren babes-faktoreak indartzea kontzientzia harraraziz, familiak dagoeneko badituen faktore horiek sendotzea eta arriskutsuak izan daitezkeen portaerekiko prebentzioari begira garrantzitsuak izan daitezkeen beste zenbait ahalbidetu eta lantzea, ausazko jokoak eta apustuekin lotutakoak kasu.

Honatx horietako faktore zenbait:

  • Familia-diziplina egokia eta portaera-arau argiak familia barnean.
  • Gaiarekin kezkatuta dauden gurasoak izatea.
  • Komunikazio positiboa.
  • Trebetasun pertsonal eta sozialen garapenean lan egitea: Autoestimua, etsipenaren aurreko tolerantzia, gatazken ebazpena, taldeko presioaren aurreko erresistentzia, komunikazioa, asertibotasuna.
  • Portaera jakin batzuen arriskuei buruzko informazioa izatea.

Ausazko joko eta apustuei dagokienez, beharrezkoa izango litzateke gurasoek zenbait galdera erantzutea: Zein da nik ausazko jokoekin eta apustuekin dudan harremana? Zer da gaiaren inguruan dakidana, balizko arriskuen inguruan? Eta garrantzitsua den zerbait, zer ikas dezakete nire seme-alabek jokoari dagokionez?

Aurrekoa kontuan izanik, Errehabilitatzen ari diren Jokalarien Arabako Elkartetik (ASAJER) garrantzitsutzat jotzen dugu aurrez aipatutako faktore guztiak indartzea, portaera arriskutsuen aurreko prebentzioa ahalbidetzeaz gain, beste zenbait sendotzeko, besteak beste:

  • Seme-alabentzat eredu direla jabetzea: Jokoari dagokionez transmititzen dena kontuan izatea (jarrera, portaerak).
  • Adin txikiko pertsonak ausazko jokoetan eta apustuetan aritzearen aurrean zero tolerantzia.
  • Ausazko jokoen eta apustuen eta horien arriskuen aurrean informatuta dauden gurasoak izatea: sarbidea, gizarte-presioa, etab.

Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER)

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2018(e)ko azaroa(r)en 13-(e)an 09:29etan