Prebentzioa | ESGAITASUNA ETA AUSAZKO JOKOEKIKO ADIKZIOA: Estigma bikoitza
ESGAITASUNA ETA AUSAZKO JOKOEKIKO ADIKZIOA: Estigma bikoitza PDF fitxategia Inprimatu
asajer-k idatzia   
Asteartea, 2021(e)ko urtarrila(r)en 19-(e)an 12:57etan

Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER) hainbat helburu ditu. Horien artean ausazko jokoekin arazoaren bat duten pertsonei, jokalariari nahiz bere inguruneari, laguntzearena. Urte asko daramatzagu lanean, eta jokoaren arazoa bertaratzen diren pertsona guztiek partekatzen duten arazoa bada ere, bakoitzak baditu bere bizipenak, arazoari aurre egiteko bere modua.

Bide honetan jokoarekiko kontrolarekin lotutako arazoarekin batera beste zailtasun batzuk zituzten pertsonekin batera lan egin ahal izan dugu. Desgaitasunen batekin bertaratzen ziren eta, diren, pertsonez ari gara. Ohikoena buruko gaixotasunaren diagnosia duten pertsonak izan arren (eskizofrenia, nahasmendu bipolarra, nortasun-nahasmendua, etab.), desgaitasun fisiko, zentzumeneko eta intelektuala duten pertsonengan ere jokoaren arazoa hauteman da.

Kasu horietako batzuetan, ausazko jokoa kontrolatzea zailagoa da eta sufrimendu nabaria suposatzen du bizitzen ari den pertsonarentzat nahiz haren ingurukoentzat.

Aurreko guztia kontuan izanik, ASAJER elkarteak material hau aurkezten du, desgaitasuna eta adikziozko nahasmendu bat, esate baterako, ausazko jokoekiko adikzioa, duten pertsonen errealitatea hurbilarazteko. Halaber, zenbait gomendio eta baliabide azalduko dira, hala eragindako
pertsonentzat nola familiarentzat eta egoera hori bizitzen ari diren pertsonekin harremanetan egon daitezkeen profesional ezberdinentzat.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2021(e)ko urtarrila(r)en 19-(e)an 13:08etan