Galderarik ohikoenak | Jornadas | Jokoaren eta teknologia berrien adikzioari buruzko lehen jardunaldia
Jokoaren eta teknologia berrien adikzioari buruzko lehen jardunaldia PDF fitxategia Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2010(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 16:47etan


Gaur Egun, mundu birtuala, interaktiboa, pantaila eta makina gure eguneroko bizitzaren zati dira.
“ Tecnologia Berriak “ ( Internet, telefono mugikorrak, bideojokoak ) urrats izugarriak ematen ari dira, eta horrek esan nahi du pertsonak etengabe eguneratuta egon behar duela, mundu horretatik at ez geratzeko.

Teknologia horiek hainbat abantaila dituzte, hala nola: komunikazio azkarra ezartzea eta urrun dauden pertsonak ikustea ere ahalbidetzen dute, inoiz imajinatuko ez zenituzteen jokoetan bakarrik nahiz sarean jolastea ere bai, edo hainbat gairi buruzko informazioa azkar bilatzea eta partekatzea, hainbat ausazko jokotan apustuak egitea etxetik irten gabe...

Horrez gain, badago beste alderdi bat. Jokoa eta tecnologia berriak gehiegikeriaz edo adikzioarekin erabiltzen dituzten pertsonen taldea. Joko Patologikoak eta Tecnologia Berrien Adikzioak geroz eta garrantzi handiagoa dute gure gizartean, eta batez ere gazteen artean. Halaxe erakusten dute datuek, biztanleen % 3k arazoak baititu tecnologia berriekin. Adikziorik ohikoenak Jokorako Adikzioa eta Txaterako Adikzioa dira. Gazteen artean gehien bultzatzen duen alderdietako bat erabilerraztasun handia da ( Ausazko Jokoak, Bideojokoak edo Jolas-makinak, Ordenagailua, Internet, Telefono mugikorrak, Makina pertsonalak-Gameboy, Kontsola- ).

Jardunaldi honetan,eta horretako jokabideek ( gehiegikeriazkoek eta/edo adikziozkoek ) gazteen artean duten errealitatea gertutik ezagutu nahi dugu, eta lehen hurbilketa bat egin, prebentzioari eta hezkuntzari lotuagoa dagoen eremu batetik gaiari nola heldu aztertzeko.

Horretarako, Prebentzioan eta Osasun Hezkuntzan inplikatuta dauden pertsonen ikuspuntuak eduki nahi ditugu: Eskolarena, Familiarena, Profesionalena eta Gazteena beraiena.

Jardunaldi programa

 

Azken eguneratzea hemen: Ostirala, 2011(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 19:11etan