Tratamendua
Tratamendua

OINARRIZKO HELBURUA

Jokoaren beharrik gabe moldatzen ikasteko behar diren aldaketak bultzatzea eta horretarako erraztasunak ematea.

TERAPIA PROZESUARI EKITEKO IRIZPIDEAK

  • Ausazko jokoekin eta/edo teknologia berriekin (Internet, sakelakoak, bideojokoak) arazo bat duela onartzea.
  • Arazoa gainditzeko laguntza behar duela onartzea.

TRATAMENDUA

Anbulatorio-erregimenean egiten da. Beste eskuhartze mota bat beharrezkotzat jotzen den egoeretan, banakako, familia- eta/edo bikote-terapia egiten da.

PROZESUAREN FASEAK

EBALUAZIOA

  • Joko patologikoa / teknologia berriekiko mendekotasuna diagnostikatzea.
  • Egon daitezkeen beste nahasketa psikiatrikoak antzematea.
  • Antsietatearen eta/edo depresioaren sintomak.
  • Bestelako kontsumoak: alkohola, tabakoa, legez kanpoko drogak.
  • Jokabide horrek afektatutakoarengan eta bere ingurunean dituen ondorioak aztertzea.

TERAPIA PROZESUA

  • Jokatzearekin zerikusia duten arrisku handiko egoerak saihesten direneko fasea.
  • Arazoa eragiten duen jokoarekin zerikusia duten arrisku-egoerei aurre egiten zaieneko fasea.

JARRAIPENA

Jokoari eta horrekin zerikusia duten egoerei dagokienez, pertsonaren jokabidea ebaluatzea. Urtebetez hiru hilean behin harremanetan jartzea, alderdi hauek aztertzeko: nola aurre egiten dien arrisku-egoerei, nola moldatzen den bere bizitza pertsonal, sozial, ekonomiko, laboralean,..

title Filter     # erakutsi 
# Artikuluaren izenburua Egilea Ikustaldiak