Asajer os desea unas Felices Fiestas

Ausazko Jokoak

Irabazle ateratzeko aukera eskaintzen duten apustu-jokoak dira. Dirua irabazten edo galtzen da, pertsonaren adimenak edo trebetasunak eraginik izan gabe.

Jokoa ausazkoa edo diruzkoa izateko baldintzak:

  • Partehartzaileek jakin behar dute dirua edo baliozko objekturen bat jokatzen dela.
  • Apustuan ez dago atzera egiterik, hau da, apustua egin duenak ezin du atzera jo.
  • Jokoaren emaitza zoriaren araberakoa da neurri handi batean edo erabat.

AUSAZKO ETA DIRU JOKOEKIKO MENDEKOTASUNAREN SINTOMATOLOGÍA

Moldatzea eragotziko dion jokatzeko modua, gutxienez sintoma hauetako bostek adierazten dutena:

  • Jokoa dela-eta kezkatuta egotea (abentura berri bat planifikatuz edo berriro jokatzearren dirua lortzeko modua pentsatuz iraganeko joko esperientziak berriro bizitzeko kezka, abentura berri bat planifikatuz edo berriro jokatzearren dirua lortzeko modua pentsatuz kezkatuta egotea).
  • Lortu nahi den eszitazio maila erdiesteko jokoan diru gehiago gastatzeko premia.
  • Behin eta berriz ahalegintzen da jokoa kontrolatzen, gutxiago jokatzen edo jarduera hori uzten baina ez du arrakastarik.
  • Jokatzeari uzten saiatzen denean haserre edo urduri jartzen da.
  • Beste arazoetatik edo egoera emozional ezkorretatik ihes egiteko jokatzen du.
  • Galdutako dirua berreskuratzen saiatzen da beti.
  • Gainerakoei (senideei, lagunei, terapeutari) gezurrak esaten dizkie, jokoan duen inplikazio-maila ezkutatzeko.
  • Legez kanpoko edo gizartearen aurkako egintzak egiten ditu, esate baterako janaria erosteko den dirua gastatzea, etxean edo kanpoan lapurtzea, ondoren jokoan gastatzeko.
  • Senideekin edo lagun minenekin liskatzen da eta jokoarengatik edukazioa arriskuan jartzen da.
  • Besteek dirua uztea behar du, jokoak eragindako egoera desesperatua gainditzeko.
title Filter     # erakutsi 
# Artikuluaren izenburua Egilea Ikustaldiak
1 Eta zuk, zer dakizu ludopatiaz? AUSAZKO JOKOEN ARRISKUA EZAGUTZEKO GIDA asajer 3053
2 JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2018KO OTSAILAREN 17A asajer 6198
3 JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2017KO OTSAILAREN 17A asajer 7207
4 JOKO ARDURATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA - 2019KO OTSAILAREN 17A asajer 5936
5 17 de febrero: Día mundial del juego responsable asajer 12612
6 17 de febrero 2016: Día mundial del juego responsable asajer 7964
7 ON LINE JOKATU ARDURAZ asajer 10687