INFORMAZIOA | Internet
Internet


Ordenagailu sareen sarea, datuak eta baliabideak partekatzen dituztenak. Munduko sareen arteko konexioaren bidez ordenagailuak (eta pertsonak) elkarren artean komunika daitezke munduko edozein lekutan. Sistema honek abantaila ugari ditu hezkuntzan, merkataritzan, norbanakoaren entretenimenduan eta garapenean, baina baita zenbait desabantaila ere.


INTERNETERAKO MENDEKOTASUN SINDROMEA


Pertsona batzuek denbora gehiegi pasatzen dute sareen sarera konektaturik, euren ingurutik bakartuta eta familia, gizarte, lan edota eskola eginbeharrei jaramonik egin gabe. 
Ez dago Interneterako mendekotasunik, Interneten bidez zerbaitekiko mendekotasuna baizik, izan ere, berau merkea, anonimoa, desinhibitua eta erabilerraza baita eta gizartean onartuta baitago.

Interneterako mendekotasun-motak:
helduentzako web orriak (pornografikoak edo sexualak), txatak, e-maila, eztabaida-taldeak, ausazko jokoen web orriak (adib.: kasino eta bingo birtualak), enkanteak, merkataritza elektronikoa (erosketa konpultsiboak), sareko jokoak, informazio bilatzaileak (helburu zehatzik gabe Interneten konpultsiboki ibiltzea).

INTERNETERAKO MENDEKOTASUNA DIAGNOSTIKATZEKO IRIZPIDEAK

  • Konektaturik egoteko kezka sarritan izatea.
  • Aurreikusita zegoena baino denbora gehiago pasatzea eta diru gehiago gastatzea (neurriz kanpoko telefono-fakturak, ohiko telefonoaren bidez berarekin komunikatzeko ezintasuna).
  • Sarriago edo ordu gehiagoz konektatzeko premia sentitzea (lotan edo lan egiten ordu gutxiago ematea,...).
  • Konektaturik ez dagoenean urduri egotea.
  • Behin eta berriz sarea uzten saiatzea.
  • Arazoak egon arren jokabidea areagotzea.
  • Familia arazoak. Lagunartea sare-gaietara mugatzen da.
  • Arazoak bere horretan jarraitzea. Horren helduerari buruz gezurretan aritzea.
title Filter     # erakutsi 
# Artikuluaren izenburua Egilea Ikustaldiak
1 Día de Internet Segura - 10 de febrero asajer 3426
2 Día de Internet Segura 2017 - 7 de febrero asajer 1025
3 DENON ARTEAN INTERNET HOBEA EGIN DEZAKEGU asajer 4236
4 Día internacional de la internet Segura 2014 asajer 8168