Prebentzioa
Prebentzioa

Norbanakoengan edo gizartean oro har mendekotasunik ez sortzeko baliabide egokiak martxan jartzea.

OINARRIZKO PREBENTZIOA

Norentzat: Jokalariak ez direnentzat, jokalari sozialentzat.
Helburuak: ASAJER ezagutaraztea, ludopatiarentzako baliabide berezi gisa eta jokoarekiko mendekotasunari buruz informazioa ematen jarraitzea hala eskatzen duten talde eta pertsona guztiei.
Jarduerak: Hitzaldiak, mintegiak, irratiko programak, informazio-mahaiak,...

BIGARREN MAILAKO PREBENTZIOA

Norentzat:
Arrisku-egoeran dauden taldeentzat, batez ere emakumezkoentzat eta gazteentzat.
Helburuak: Ahulagoak diren edo izan daitezkeen biztanle-taldeak identifikatzea eta ausazko jokoak eta teknologia berriak modu osasuntsuan erabiltzea bultzatzea prebentzio-estrategiak martxan jarriz.
Jarduerak: mintegiak, ikastaro bereziak, kanpaina, ...

HIRUGARREN MAILAKO PREBENTZIOA

Norentzat:
Arazoak dituzten jokalarientzat, jokoarekiko mendekotasuna dutenentzat, bikotekidearentzat, senideentzat eta adiskideentzat.
Helburuak: Informazioa, orientazioa eta laguntza ematea. Beharrezkoa denean, banakako nahiz taldekako terapia eskaintzea. Bikote-terapia eta familia-terapia.
Jarduerak: Telefono bidezko arreta eta arreta pertsonala, afektutakoei laguntzeko taldeak, familientzako arreta.

title Filter     # erakutsi 
# Artikuluaren izenburua Egilea Ikustaldiak