NERABEAK: AUSAZKO JOKOAK ETA APUSTUAK Gurasoentzako Jarraibideak Inprimatu

Nerabezaroa oso garai garrantzitsua da pertsona baten garapenean, aldaketa fisiko eta emozionalak ematen baitira. Jakin-mina garai horretako ezaugarri da, eta baita arriskuak hartzeko, norberaren burua deman jartzeko, mundua ezagutzeko edota esperientzia berriak bizitzeko premia ere…

Ausazko jokoetan jokatzea debekatuta dago adinez txikiko pertsonentzat. Haatik, ESTUDES inkestaren arabera (2018/2019), 14-18 urte bitarteko ikasleen % 25,5ak dirua erabiliz jokatu du noizbait. 2018an, % 7,4ak online eran nahiz presentziazko moduan jokatu du diruarekin azken urtean zehar, gehienak mutilak.
Online jokatzen hasteko adina 14,7 urtekoa da eta presentziazko jokoan hastekoa 14,6 urtekoa.

Zerk hurbiltzen ditu nerabeak ausazko jokoetara eta apustuetara?

  • Jakin-mina
  • Dirua irabaztea
  • Taldearen presioa
  • Norberaren burua deman jartzea
  • Arriskuak hartzea
  • Sentsazio berriak bilatzea

Familia, babes faktorea

Gurasoak funtsezkoak dira arriskutsutzat jotako portaerak garaiz prebenitzeari dagokionez. Ausazko jokoei eta apustuei dagokienez garrantzitsua izango da:

  • Jokoarekin lotutako joeren aurrean agertzen duten jarrera eta haren aurreko beren portaera.
  • Adin txikiko pertsonak ausazko jokoetan eta apustuetan aritzearen aurrean zero tolerantzia izatea.
  • Familiaren babes faktoreak:
    - Familia-diziplina egokia eta portaera-arau argiak familia barnean.
    - Gaiarekin kezkatuta dauden gurasoak izatea.
    - Komunikazio positiboa.
    - Trebetasun pertsonal eta sozialen garapenean lan egitea: autoestimua, etsipenaren aurreko tolerantzia, gatazken ebazpena, taldeko presioaren aurreko erresistentzia, komunikazioa, asertibotasuna.
    - Interneterako eta bertako edukietarako irisgarritasuna zaintzea.
    - Jokoarekin (ausazko jokoak eta apustuak) lotutako joeraren ondoriozko arriskuei buruzko informazioa izatea.

Arrisku-faktoreak

  • Jokoarekin izandako lehen harremanetan dirua irabaztea.
  • Asperdurarako tolerantzia urria.
  • Etsipenerako tolerantzia urria.
  • Bulkadatsua izatea.
  • Sentsazio aztoragarriak bilatzea.
  • Arriskuaren antzeko emozioekin esperimentatzeko erakarpena.
  • Dirua kontrolatzeko zailtasunak izatea.
  • Familiako aurrekariak: arazoak ausazko jokoekin, alkoholarekin, beste droga batzuekin.

Adi gurasook sintoma hauek nabaritzen badituzue!!

  1. Ikasketak alboratzea.
  2. Gezurrak.
  3. Lapurreta egin, dirua eskatu edota objektuak salerosteko aukera...
  4. Harreman garrantzitsuak arriskuan jartzea.
    Lagunekin egoteari utz diezaioke.
  5. Elkarrizketarako gaitasuna murriztea.
  6. Suminkortasun, umore aldaketak, antsietatea.
  7. Jokoarekin lotutako elementuak aurkitzea, esate baterako, apustuetarako fitxak.
  8. Kirolarekin eta apustuekin zerikusia duen informazioarekin oso adin egotea, presentziazko moduan edo saretik.

Zer egin halako egoeraren aurrean?

  • Saiatu nerabearekin hitz egiten. Ekidin epaiak, ez errurik bota eta ez deus aurpegiratu. Ikusten dena esan behar zaio. Garrantzitsua da balizko ihes egite baten aurrean behin eta berriz gainean egotea. Zenbat eta lehenago zehaztu haren jokabidea, orduan eta lehenago bilatu ahalko da laguntza.
  • Jokoarekiko neurri gabeko joera dagoela sumatuz gero garrantzitsua izango da orientazioa eta laguntza bilatzea.

ERREHABILITAZIOAN DIREN ARABAKO JOKALARIEN ELKARTEA (ASAJER)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Telf. 945 140 468
www.asajer.org

 

PDF: DESKARGA